Eleberri hunkigarri honek eskuz egindako 12 ilustrazio ditu. Gainera, bideoklipa eta guzti kaleratu dugu!
Nobedadea
Arantzarik gabeko arrosa
20,00 €
| Gaia | Errealismo magikoa, nerabezaroa, sexu indarkeria, poesia. |
|---|---|
| Adina | +16. |
| Hizkuntza | Euskara. |
| AA | Adimen Artifizialik gabe sortua |
Ihintzak rap abeslaria izan nahi du kosta ahala kosta: nahiz eta amak ez onetsi; Bilbon horretaz bizitzea latza bada ere; barruko piztiak kale egingo duela xuxurlatu arren… Arrosa liraina izateari uko egin beharko dio; minari, alde egiteko agindu. Nola? Arantzak behingoz mamituz.
«10 urte igaro dut isilik, gau hartan, Zigorrek sexualki eraso zidala onartu ezinik. Azkenik, idaztera ausartu naiz».
| Izenburua | Arantzarik gabeko arrosa. |
|---|---|
| Hizkuntza | Euskara. |
| ISBN | 979-13-88309-01-4. |
| Prezioa | 20 €, BEZa barne. |
| Idazlea | Oihane Amantegi Escribano. |
| Irudigilea | Unai Gonzalez Martinez. |
| Formatua eta ezaugarriak | 210 x 150 mm. Azal biguna. Koloretan inprimatuta. |
| Orrialde kopurua | 224. |






















