Euskal mitologian oinarritutako komiki originala, manga estiloan eta koloretan irudikatua. Abentura zoragarri honek gure ikonografia eta mitoak berrasmatu ditu zeharo. Gainera, lehen orrialdeetan, mapa zabalgarria aurkituko duzu!
Asmo handiko proiektua da: euskal mito ugari eguneratu dugu, belaunaldi berrien interesa piztu dezaten. Kultura aberasgarri hori eta bere mitoak freskotasunez ezagutarazteko, Gabriela eta Davidekin elkarlanean aritu gara urtebetez, komikigintzarako talentu eta grina handidun artista gazteekin.




















