Butroeko Uso Ero

16,00 

Eleberri gotiko honek izu psikologikoaren mugak haztatzen ditu. Barruan, bederatzi ilustrazio original aurkituko duzu, bat kapitulu bakoitzeko.

Gaia Izu eleberria, Butroeko gaztelua, ikuspuntu psikologikoa.
Adina +16.
Hizkuntza Euskara.
AA Adimen Artifizialik gabe sortua.

Butroeko gaztelu ospetsuan aterik ezkutuenetik sartu zaitez: inkontzientetik. Askotariko pasabide eta eskailera kiribilak zeharkatuko dituzu. Gogoaren sakonenera sartuko zara.

Pertsonaia nagusiak abandonatutako gaztelua barrutik berriz ikustearekin amesten du. Ezkutuan sartzeko modua aurkitu nahian, hura egunero bisitatzea erabaki du. Plan ona zehaztea ez da nahikoa izango, bere pentsamenduak gero eta nahasiagoak baitira; errealitatea, gero eta ulergaitzagoa. Badirudi guztiek mezu bera xuxurlatzen diotela: “Uso Ero”.

«Kontakizun oniriko liluragarria: izu psikologikoa, poesia eta umorerik jatorrena. Non dago ametsa errealitatetik bereizten duen lerro fina?»

Izenburua Butroeko Uso Ero.
Hizkuntza Euskara.
ISBN 978-84-127776-5-9.
Prezioa 16 €, BEZa barne.
Idazlea Oihane Amantegi Escribano.
Irudigilea Unai Gonzalez Martinez.
Formatua eta ezaugarriak 210 x 150 mm. Azal biguna.
Orrialde kopurua 132. Biotop 100 gramoko paper jasangarria.