Ilustraturiko 50 mikroipuin, luxuzko edizioan. Harrituko zaituzten kontakizun laburrak; zure sormena sustatuko duen bilduma bisuala.
Amaieran, tailertxo laburra aurkituko duzu, zeuk ere zure izakiak gara eta irudika ditzazun.
28,00 €

| Gaia | Ilustraturiko ipuinak, edizio mugatua. |
|---|---|
| Adina | +9. |
| Hizkuntza | Gaztelania. |
| AA | Adimen Artifizialik gabe sortua. |
Batzuek komedia kutsua dute, beste batzuek, aldiz, gai sakonak lantzen dituzte, baita zentzugabeak ere. Irakurri ahala, pertsonaien arteko konexioez ohartu, eta haien errealitatera gerturatuko zara. Urruneko etorkizun edo iragan ahaztuaren zatiak dira; artez blaitutako fantasia dosiak.
“Jakin-nahiez beteriko buruentzat aproposa da; berdin du gazte zein nagusi izan. Hemen, ipuinek, arteak eta fantasiak estuki egiten dute bat”.
| Izenburua | Catálogo de seres imaginarios. |
|---|---|
| Hizkuntza | Gaztelania. |
| ISBN | 978-84-127776-2-8. |
| Prezioa | 28 €, BEZa barne. |
| Egilea | Unai Gonzalez Martinez. |
| Formatua | 160 x 120 mm. Koadernaketa holandarra, barrualdea artisau eran hariz josia. |
| Orrialde kopurua | 116. Biotop 120 gramoko paper jasangarria. |