ASMATUTAKO IZAKIEN BILDUMA

14,00
  • GAIA: Ilustraturiko ipuinak, poesia, sormena.

  • ADINA: 9 urtetik aurrera.

  • HIZKUNTZA: Euskara.

  • Adimen Artifizialik gabe sortua.

  • DESKRIBAPENA

    Ilustraturiko 50 mikroipuin. Harrituko zaituzten kontakizun laburrak; zure sormena sustatuko duen bilduma bisuala.

    LABURPENA

    Batzuek komedia kutsua dute, beste batzuek, aldiz, gai sakonak lantzen dituzte, baita zentzugabeak ere. Irakurri ahala, pertsonaien arteko konexioez ohartu, eta haien errealitatera gerturatuko zara. Urruneko etorkizun edo iragan ahaztuaren zatiak dira; artez blaitutako fantasia dosiak.

    Jakin-nahiez beteriko buruentzat aproposa da; berdin du gazte zein nagusi izan. Hemen, ipuinek, arteak eta fantasiak estuki egiten dute bat.

    FITXA TEKNIKOA

    Izenburua: Asmatutako izakien bilduma.

    ISBN: 978-84-127776-6-6.

    Egilea: Unai Gonzalez Martinez.

    Formatua eta ezaugarriak: 150 x 110 mm. Azal biguna.

    Orrialde kopurua: 114. Biotop 120 gramoko paper jasangarria.